San Felix Ikastolan bizikidetza plan bat egin dugu, hezkuntza-komunitatea osatzen dugun sektore guztien (irakasleak, irakasle ez diren langileak, ikasleak eta familiak) adostasunaren eta inplikazioaren emaitza da, ikastolan bizikidetza ona sustatzeko. Ez ditugu bizikidetza-alderdiak antolamendu-alderditzat soilik hartzen, baizik eta garatu behar ditugun edukitzat ere, ikasleen prestakuntzaren parte direlako.
Gure ikastola hazteko, elkartzeko, ikasteko, esperientzia partekatuak izateko, besteak ezagutzeko eta mundua deskubritzeko espaziotzat jotzen dugu.


Español